Erakunde solidarioentzako estrategien bila

Participation

Hirugarren sektoreko erakunde asko bidegurutze estrategiko baten aurrean daude. Horrek esan nahi du –soil-soilik daukan funtzionamendu normalarekin jarraitzen badute eta ez badituzte erabaki garrantzitsuak hartzen eta ez badute nolabaiteko ziaboga bat egiten– bere iraunkortasuna, proiektu autonomiadun eta bere erreferentziazko ingurunean gizarteratzeko prozesuetarako ekarpen garrantzitsu gisa, arrisku larrian dagoela. Hori horrela gertatzen ari da azken urteotan ahultzen joan direlako subjektu estrategiko gisa, hau da, giza baliabide profesionalez hornitu baino lehen edo haratago, bere eginkizun eta nortasunarekin konprometituta dauden eta erakundearen gobernu eta orientazio estrategikorako legitimatuta eta ahalordetuta dauden hainbat kidez osatuta dagoen gizarte-kidego gisa.

Bestalde, aldi berean eta modu interaktiboan, erakunde hauen bezero ziren hainbat administrazio publikoren ahalordetzea gertatzen ari zen, eta erakunde horiek, hirugarren sektoreak kudeatutako esku-hartze sozialeko proiektuetan beren partaidetza ekonomikoa handitzen eta egonkortzen joan ziren neurrian, erakunde solidarioen aktibo estrategikoen (eta batez ere esku-hartze sozialeko prozesuetan inplikatutako profesionalen “egiten jakitearen”) zati handi bat bereganatzen ari ziren, formalki edo faktikoki. Hala eta guztiz ere, hirugarren sektoreko erakunde askok bere kudeaketa-eredua ez du behar adina edo behar bezala egokitu bezero publikoek emaitzazko eszenatoki horretan beren gain hartu duten zeregin berri horri erantzun ahal izateko.

Dena den, ulertu behar da prozesu hau, erakundeen erabaki boluntario eta arrakastatsuen ondorio dela neurri handi batean, izan ere, gizarteratzearen aldeko eta bere lana profesionalizatzeko (teknifikatu, kualifikatu, egonkortu) lanean botere publikoak konprometitzeko gai izan dira. Hala eta guztiz ere, azken urteotako krisiak begi bistan utzi du, behar izanez gero, ahultze instituzionala eta autonomia-galera zein neurritaraino izan den mingarria, baita hilgarria ere, hirugarren sektoreko erakunde askorentzat, ingurune politikoan eta administrazio publikoen portaeran aldaketa jakin batzuk gertatzen ari ziren unean.

Bestalde, zorionez, kasu askotan ahultze instituzionaleko eta autonomia-galerako prozesu hori ez da iritsi, inola ere, itzuli ezinezko puntu batera, eta erakunde horiek, oraindik ere, orain arte lortu diren gauza positibo guztiak indartuz etapa estrategiko berri bati ekitea ahalbidetzen dioten hainbat indargune dituzte (pozik dauden hartzaileak, langile askoren egiten jakite konprometitua, sustrai komunitarioak edo zeharkako kudeaketa-prozesuak, adibidez). Arrakasta izateko funtsezkoa da, besteak beste, behar bezala partekatutako ikuspegi bat izatea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

CAPTCHA image
*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

WP-SpamFree by Pole Position Marketing