Hirugarren sektorearentzako lege bat

Tercer sector

Hirugarren sektorearen definizioaren arabera, gizartearen funtzionamenduaren azpisistema honek esfera publikoarengandik autonomia funtzionala du. Honek ez du esan nahi botere publikoaren erregulazioa eta eraginaren kanpo gelditzen denik. Inola ere ez. Bizitza soziala beste fenomenoen kasuan bezala, politika demokratikoek erakunde eta sare solidarioak eratu behar dute eta bultzatu ahal dute, neurri batean, behintzat.

Eusko Jaurlaritzak gizarte ekintzaren hirugarren sektorearentzako lege bat proposatzen ari da eta testu bat plazaratu du, elkar hizketa eta debatearen bidez, hobe dadila. Testu honetan gizarte esku hartzean diharduen hirugarren sektorearen identitatea, aniztasuna, garrantzia eta aberastasuna aipatzen eta azpimarratzen da. Legearen lehenengo mezua eta esanahia zera izango litzateke orduan: sektore solidarioaren estatutua berrezagutzen dute hiritarrek, Legebiltzarraren bidez.

Beste aldetik, sektore honen paper edo funtzio ezberdinak zaindu eta bultzatu nahi dira: elkarrekiko laguntza, boluntariotza, gizartearen parte hartzea, botere publikoaren aurrean giza eskubideak aldarrikatzea eta defendatzea, interes orokorra daukaten zerbitzuen kudeaketa… Elkarrizketa zibilari legearen indarra ematen dio testu honek eta gizarte esku hartzearen hirugarren sektorearen sustapenerako politika publiko bat eratzen du.

Pasarte batzuetan ematen du erakunde solidarioak kolektibo espezifiko bati edo besteari lotuta egon behar direla (nagusiak, ijitoak, ezinduak, emakumeak, etorkinak, baztertuak…) eta hori, gure ustez, ez da beti gertatu behar. Beste aldetik, artikulu batean, hirugarren sektorearen profesionalek erreferentzi profesionalaren papera bete dezaketela esaten da eta gure ustez funtzio hori sistema publikoaren profesionalentzako dago erreserbatua.

Dena dela, gure ustez, orokorrean hartuta, testu interesgarri eta positibo baten aurrean aurkitzen gara. Erakundeen sareen sarea indartzeko, eta gizarte esku hartzea eta gobernuz kanpoko irabazteko asmorik gabeko erakundeen ikusgarritasuna eta garapena bultzatzeko. Komunitate bizitza esparru eta momentu guztietan zehar parte hartzea eta elkartasuna zabal daitezela.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

CAPTCHA image
*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

WP-SpamFree by Pole Position Marketing