Gure gizarte zerbitzuen etorkizuna

Valores sociales y cultura emprendedora vasca: fortalezas ante u

Komunitate zientifikoaren adostasunek eta herritarren lehentasunek (inkestak adieraziak) argi eta garbi erakusten dute zainketen krisiari erantzuteko funtsezko tresna bat gizarte-zerbitzuak direla, eta, bereziki, etxean, komunitatean edo ingurune digitalean ematen diren gizarte-zerbitzuak, betiere familia-sorkuntza bultzatzeko prestazio ekonomikoen edo beste ongizate-tresna batzuen (hala nola erretiro- eta ezintasun-pentsioen) garrantzia ahaztu gabe. Izan ere, gizarte-zerbitzu horiek ematen dute prebentzio- eta pertsonalizazio-mailarik handienarekin jarduteko aukera, eta indartzen dute pertsonek euren eguneroko bizitzan eta familiako zein komunitateko harremanetan modu autonomoan moldatzeko duten ahalmena; hain zuzen, harreman horiek pertsonen laguntza iturririk gustukoenak dira, eta ezagutzaren komunitatearen ustez egokienak.

Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta Gerenteen Elkartearen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa da gizarte zerbitzuetan pertsona bakoitzeko gehien gastatzen duena. Hala ere, etxez etxeko gizarte-zerbitzuen estaldura (% 1,4 adinekoen kasuan) Espainiako batezbestekoaren (berez, nahikoa txikia) erdia baino txikiagoa da; haurren eta nerabeen harrera %44,5ekoa (harrera guztien gainean) da, eta Espainiako batezbestekoa % 60,9koa. Horrek agerian uzten du Euskadiko gizarte-zerbitzuen eredua oraindik ere bizitegi-zentro, eguneko zentro edo zentro anbulatorioetan oinarrituta dagoela, ez duela berrikuntzarik egiten, eta ez duela behar bezala indartzen pertsonak komunitatean zaintzeko eta haiei eguneroko bizitzan laguntzeko bidea.

Alabaina, eraldaketa estrategiko hori egin ahal izango da datozen urteetan gizarte-zerbitzuetan inbertsio publikoek izango duten gorakadari esker. Hau da, orain arteko desoreka konpentsatu egingo da; izan ere, EAEko gizarte zerbitzuetan, 1.000 milioi euroko gastu publikoa egiten da urtero, gutxi gorabehera. Kontuan izan behar da osasun arloan 3.700 milioi eurokoa dela, hezkuntzan 2.700 milioi eurokoa eta pentsioetan 8.800 milioi eurokoa, ongizatearen estatuaren lau ardatz nagusiak aipatzearren. Pertsona guztiek ez dute zainketa profesionalen beharrik izango euren bizitza osoan, baina beste batzuek bai. Zainketa horiek izugarrizko kostuak izan ditzakete, eta ezin dira pertsonen familien edo ekonomiaren mende utzi. Hain zuzen, gizarte-babeseko sistema publikoaren adar nagusietako baten xede izan behar dute; hots, gizarte zerbitzuen xede.

(Eusko Ikaskuntzak bultzatutako liburu berderako ekarpenaren zatia. Aquí la versión en castellano. Eusko Ikaskuntzaren kongresuaren irudia.)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

CAPTCHA image
*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

WP-SpamFree by Pole Position Marketing